XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi atan Marte bere guraso ta nebearekin bixi-zan iturrmendi zarran, gaurr etxe-ondakiñak baño eztan Iurrmendi zarran.

Amarr urteduna zan neskatilla, errnai zurr zolija.

Bere gurasuak asko mattetan eben bera....

Gudatia asi zanian bere nebea, ogei urtedun gaste errutsuba, azarrkeri-zalia, baltzen gudaroztian sarrtu zan, usteidien arrtian ontsu ta bixijenetarikua agerrtzen zala.

Attea be usteidia zan, baña zarregija gudakatzeko; au zala-ta asko eban arerijuak jakitteka bere usteidiai urrgaztiaz.

Aldi atan urija arrtegatsu eguan.

Biztanlerik geyenak, gastiak batez-be, karlatarrak ziran eta Karla'ren aldez izkillubak arrtu ebezan, uri baria guda-zelaya bigurrturik.

Ija egunoro albo-urijetan baltzak agirtzen ziran, biztanliak asaldaurik.

Arrezkero dana zan bilddurra, dana naspilla, izkillubak arrtu ta areyo-billa juan; areyuak, baña, beti iges-egin eban bestiak eldu-aurreko.

A zala-ta ezeben urikuak begi onaz ikusi Marte'ren nebea baltz-gudaroztian sarrtutia ta bere atteari asperrkunde gogorraz zematu eutsaen.

Berak ezeban jaramon eta usteidiai urrgazten jarrattu eban.

Zori aldakoya egun aretan karlatarrentzat aldatu zan.

Bein albo-urijetan baltzak bestietan baño geyago agiri ziran eta urikuak iges-eragitten urten ziranian, gottubak ixan ziran, apurrtu ta burrustuta bigurrturik.

Agattik asaldauta egozan eta areyuakanako gorrotua andijagotu zan.

Asperrtu gura-eben, zelan ezekijela.

Orduban Iturrmendi basetxiaz gomutau ziran.

Antxe bertantxe, uri-goyeneko basetxe zarran, euren zoritxarra zala-ta barreka, gentzaz bixi-zan areyua, baltz-arrtian semia ebana, batta, susmetan ebenez, beste taldiari urrgazten eutsana.

Ezeben geyagorik biarr-ixan.

Euren arrteko gixon gaizto batzuk, edonun ixaten diranetarikuak, asmo ankerra arrtu eben.

¡Iturrmendi'ttarr gaxuak!.